Iker Ajuriagerra, Errigora: “Errigora Balioak zigiluak eredu justuago baten alde egiten du”
Errigora Balioak zigilua aurkeztu dute Iruñean, produktuek Errigoraren proiektuaren balioak betetzen dituztela bermatuko duen ziurtagiria.
Iker Ajuriagerra Errigorako kidearen esanetan, ziurtagiri horrek esan nahi du zigilu horrekin lan egiten duten ekoizleek balio batzuen inguruan egiten dutela lan, eta eredu horren norabidean lan egiteko disposizioa dutela: “Ekoizle hauen hautu kolektiboarekin ikusten da ekoizle horiek eredu bat indartzera datozela, eta bide bat egin nahi dutela eredu justuago baten alde”.
Era berean, Aguriagerrak adierazi du aurtengo udaberriko kanpaina jarri dutela martxan dagoeneko, eta kanpaina horrek balio beharko lukeela, hain zuzen, zigilu hori ezagutzera emateko. Errigorako kideak deia egin die herritarrei eskaerak egin ditzaten, euskara sustatzeko Nafarroako erdialde eta hegoaldean, eta euskaldunenen zein ekoizleen komunitateak indartzeko.