Ikasturte berrian barnetegiak berriro martxan jarriko dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Hezkuntza arloan kurtsoa hastear diren honetan, agintariek protokoloen nondik norakoak azaldu dituzte. Eskolak ostegunean hasiko dira Ipar Euskal Herrian. Aldiz, Hegoaldean irailaren 8an. Eta azpimarratzekoa, ikasturte berria aurrekoa amaitu zuten bezala hasiko dutela: denek maskara jantzita.

Bestalde, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan barnetegiak antolatuko dituzte berriz ere, ikasleek euskara landu dezaten, iaz pandemiagatik bertan behera utzi baitzituzten.