Image

Ikasleak kalera aterako dira 'Hezkuntzan ofentsiba kapitalista gelditu!' lemapean

Bilbon, Gasteizen, Iruñean eta Donostian egingo dituzte mobilizazioak, "ofentsiba kapitalistaren testuinguruan, hezkuntza erreformek hezkuntzako arazo errealak konpontzeko ezintasunaren eta politikarien iruzurraren aurrean".

Ikasturte hasierako erreforma legeen ezarpenarekin hezkuntza esparrua "hankaz gora" dagoela salatu dute, eta prozesu horren aurreran "antolatu eta kaleak hartzeko" deia luzatu diote ikasleriari. EAEko hezkuntza lege berriari dagokionez, "segregazioan sakontzen" duela eta "modu inposatzaile batean egindako prozesu baten emaitza" dela diote.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image