Hizkuntza politika burujabea izateko, Euskararen Errepublikaren aldarria ozen entzun da Durangon

Ehunka pertsona bildu dira Durangon hizkuntza politika burujabea exijitzeko. Euskal Herrian Euskarazek deituta, manifestazioa egin da Durangon 'Euskaraz bizitzeko, euskararen errepublika' lelopean. Txillardegiren hitz batzuekin bukatu du Koldo Zaratek, EHEko kideak, hitzartzea: "Estatu batekin, agian, euskara ez da salbatuko; gabe, ziur ezetz". Kurdistanetik iritsitako ordezkaritzako kideak ere bertan izan dira.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image