Hirugarren dosia jartzea “ez da premiazkoa”, Sendagaien Europako Agentziaren arabera

AstraZeneca farmazeutikaren aurkako salaketa judiziala bertan behera utziko duela iragarri du Europako Batzordeak, oraindik banatu gabeko covid-19aren aurkako txertoak estatu kideei emateko akordioa lortu ostean. Bestalde, EMA Sendagaien Europako Agentziak ondorioztatu duenez, hirugarren dosia jartzea "ez da beharrezkoa".