Hiru udalerri besterik ez daude gune gorrian Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Lurraldeka aztertuz, Araban 41 kutsatu berri detektatu dituzte, Gipuzkoan 72 eta Bizkaian atzeman dira positibo gehien beste behin, 128. Edonola ere, egoera epidemiologikoa hobera egiten ari da eta aldi berean, eguneroko positibo berriak gutxitzen doaz. Eremu gorrian dauden herriei dagokienez, geroz eta gutxiago dira. Une honetan 3 besterik ez daude, pasa den astean baino 2 gutxiago: Derio, Oñati eta Santurtzi.