Nafarroako Gobernuak ‘Euskara ahora’ euskalduntze kanpaina jarri du martxan

Euskarabideak eta 33 toki entitatek, euskaltegiek zein beste gizarte eragilek hartuko dute parte aurtengoan. Gazteei zuzendutako kanpaina da batez ere, eta azpimarratu dute euskara ikastea hautu erakargarria dela, bizipen eta aukera anitz ematen dituena.