Hego Euskal Herrian ez da kanpoaldean musukoa erabili beharko hilaren 26tik aurrera

Koronabirusaren datuen joerak hoberantz egin du eta hori hala, neurriak malgutzen ari dira Euskal Herri osoan. Atzoz geroztik, Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan ez da beharrezkoa aire zabalean musukoa erabiltzea. Ekainaren 26tik aurrera ere ez da beharrezkoa izango Hego Euskal Herrian.