Hego Euskal Herrian 395 positibo berri atzeman dituzte eta positibotasun tasa %3,84koa da

Koronabirusaren bilakaera apaltzen doa pixkanaka Hego Euskal Herrian. Orotara 395 positibo berri atzeman dituzte lau lurraldeetan, 10.280 test diagnostiko egin ostean, eta positibotasun tasa %3,84koa da. Bestalde, iragan astean metatutako datuak aztertu ondoren, ondoriozta daiteke koronabirusa dela eta 51 hildako egon direla Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.