Hego Euskal Herrian 246 positibo berri atzeman dituzte, eta positibotasun tasa %4,5ekoa da

Orotara 246 positibo berri atzeman dituzte Hego Euskal Herrian, 6.294 test diagnostiko egin ostean, eta positibotasun tasa %4,5ekoa da. Banaka aztertuz, Nafarroan 946 test egin dituzte eta horietatik 40k positibo eman dute. Positibotasun tasa beraz, %4,2koa da. Zonaldeka, Etxarri Aranatzen eta Iruñeako Ermitagaña auzoan izan dira kopururik altuenak, lau kasu bakoitzeko. Euskal Autonomia Erkidegoan, berriz, 246 kutsatu berri detektatu dituzte 5.348 test diagnostiko egin eta gero, eta positibotasun tasa %4,6koa da. Lurraldeka aztertuz, Araban 41 kutsatze atzeman dituzte, Gipuzkoan 66 eta Bizkaian jaso dira positibo gehien, hain zuzen, 136.