Haurrak zaintzeko diru laguntzak onartuko ditu bihar Eusko Jaurlaritzak

Errenta baxuko familie dagokienean, seme-alabak zaintzeko laguntzak onartuko ditu bihar Eusko Jaurlaritzak. Diru laguntza jaso nahi duenak kontratupean izan beharko du langilea, eta hogei mila euroz azpiko errenta. Hiru milioi bideratuko ditu Jaurlaritzak.