
‘Hariak, erresistentzia istorioen zinemaldia’-ren lehen edizioa aurkeztu dute Hernanin
Herritarron begirada zabaltzeko eta munduan gertatzen diren eskubideen urraketak ikustarazteko xedearekin, Hernaniko udalak ‘Hariak, erresistentzia istorioen zinemaldia’ antolatu du. Azaroaren 3tik 13ra bitartean, 13 film eta dokumental proiektatuko dira, Kulturarteko Plaza Feministan. Jatorri eta gai desberdineko lanak egongo dira ikusgai.