Image

Haize bolada gogorrek kalteak eragin dituzte Gasteizen

Apurtutako zuhaitzak, eroritako adarrak eta haizeak eramandako edukiontziak izan dira kalte nagusiak.

124 kilometro orduko haize boladak zenbatu ditu Euskalmetek, eta larrialdi zerbitzuek 302 gorabehera erregistratu dituzte. Haize bolada gogorrek eragindako arrisku egoerak artatzeko suhiltzaileek, Udaltzaingoak eta Ertzaintzak abisu ugariri erantzuna eman behar izan diote. Guztira, haizearen ondoriozko 302 gorabeheraren berri eman dute Araban.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image