Image

'Guztion SF' ekimena aurkeztu dute 2022ko Sanferminetan izandako jazarpena eta errepresioa salatzeko

Zenbait eragilek Guztion Sanferminak egitasmoan bat egitea erabaki dute gertatutakoa salatu eta haien iritzia plazaratzeko. Aurtengo San Ferminetan izandako debekuak, isunak, atxiloketak eta jazarpena salatzeko "Guztion SF" ekimenean bildutako eragileen iritzian Navarra Sumak "plastikozko Pamplona bihurtu nahi du hiria eta bere jai herrikoi eta ospakizunak".

Haien helburua babesa adieraztea eta salaketa egitea dela adierazi dute, “aurreko urteko festetan gertatutakoa ez errepikatzea exijituko dugu”. Oraingoz, eragileak elkartu, eta erantzun bateratua eman dute, baina ez diote aterik itxi 2023ko sanferminetan elkarlanean aritzeari.

Gehiago batuko direla uste badute ere, hauek dira gaur agerraldia egin duten eragileak: Iruñeko Peñen Federazioa, Indarkeria Sexistaren Aurkako Emakumeen Plataforma, kultur aniztasunaren aldeko eragileak, Herri Sanferminak eta Sare GIB/HIES laguntza elkartea.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image