Guztiok Mugituz IV. saria Lurraldebuseko emakume gidari guztiei eman diete

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuaren Guztiok Mugituz IV. saria, Lurraldebuseko emakume gidari guztiei eman diete edizio honetan, tradizioz gizonezkoena izan den jardun-esparru batean berdintasunaren alde egindako ekarpenagatik. Emakume guzti horien ordezkari gisa, Purificacion Alonso Martinek jaso du saria, Lurraldebuseko lehen emakume gidariak, 1995ean flotan sartu eta dagoeneko erretiroa hartuta duenak.