Gotzone Sagardui Osasun sailburua "kezkatuta" dago koronabirusaren bilakaera ikusita

Koronabirusaren egoera epidemiologikoaren bilakaeraz eta hartu beharreko neurriez informatzeko Osasun Batzordea izan zuten atzo arratsaldean eta Euskal Autonomia Erkidegoko osasun sailburuak kezka adierazi zuen egoeraren aurrean. Gaurko datuak ikusita, 771 kutsatu berri atzeman dituzte azken 24 orduetan eta hainbat dira azken egunetan izan diren agerraldiak, gehienak Bizkaiko zahar-egoitzetan.