
Goiatz Urkijo, Euskaraldia: ‘Txaparen erabileraren garrantzia azpimarratzen jarraitu behar dugu’
Euskaraldiaren hirugarren edizioa amaierara iritsi da. Ostiralean eman zitzaion amaiera aurtengo ekimenari, ez ordea bideari. Mezu hori eman dute Euskaraldiaren antolatzaileek dinamikaren amaieran; eta hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa sozialarekin segitzeko deia egin diete parte hartu duten herritar eta entitate guztiei, “euskaraldia ariketa praktikoa da”, gogorarazi du Goiatz Urkijo Euskaraldiaren koordinatzaileak.