Gogora Institutuak memoriaren erakusketa gune berriaren proiektua aurkeztu du

Eusko Jaurlaritzak memoria lantzeko erakusketa gune berria zabalduko Gogora Institutuaren Bilboko egoitzan. “Gogoak Hedatuz” proiektua Euskal Herriak pairatu dituen bortizkeria mota guztiak azaleratuko dituela azaldu du Lakuak. Hala, Federeico Soriano arkitektoak diseinatu duen egitasmoak biktimak eta bortizkeriak gogoratuko ditu, tartean, ETAren eta Estatuaren indarkeria, polizia bortizkeria, 1936ko gerra eta Francoren diktadura.