Gizarteak euskararekiko duen herri-gogoa Euskaraldirako hauspoa izan da

Gaur amaitzen da Euskaraldiaren bigarren edizioa. Urte honetan egondako zailtasunek antolaketa prozesuan eta ariketa sozialaren beraren garapenean eragin nabarmena izan duten arren, gizarteak euskararekiko duen herri-gogoa ariketarako hauspoa izan dela azaldu dute antolatzaileek; eta batzorde eta entitateek egindako lana eskertu dute.