
Gipuzkoako Foru Aldundiak N-Iean pantaila akustikoak jartzeko lanak hasiko ditu Tolosan
Pantailak Gasteizko noranzkoan jarriko dira N-I errepidean. 1.581.899,20 euroko aurrekontua eta zazpi hilabeteko exekuzio epea du obrak. Datorren urteko apirilean bukatuta egotea aurreikusten dute.