Gazte Euskaltzaleen Sarea: 'Euskaraz bizitzeko, hizkuntza politika berriak behar ditugu'

Maialen Arteaga Gazte Euskaltzaleen Sareko kidearekin hitz egin dugu Euskara Aurrera ekimenaz. Larunbaterako deitu dute manifestaziora, Donostian, euskararen alde.

Euskarak dituen erronka berrietarako "forma, hausnarketa eta erantzun berriak" behar direla antzeman zutela azaldu du. Guzti horretara bidean, Euskara Aurrerak "erronka nagusietarako bultzada handi bat ematea" lortzen duela dio. Ekimena "etorkizuna euskaraz bizi nahiaren eskubidea defendatzen dugunon topalekua" izatea nahi dute; "harrotasunetik" euskaldunak garela aldarrikatzeko momentua dela gaineratu du.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image