Nafarroako egoiliarrak COVID19aren aurkako txertoaren bigarren dosia jasotzen hasi dira gaur

Positibotasun-tasari dagokionez, azken egunetako altuena zenbatu zen atzo, igandea. Osasun Mundu erakundeak gaixotasuna kontrolpean dela adierazteko %5ean kokatzen du, eta adituek adierazi dute %10etik igotzekotan, kontrola galtzeko arriskua dagoela. Igandeko datuekin beraz, langa hori gainditu du Nafarroak.