Gaur hasi dira Iruñerriko adineko biztanleriari txertoa jartzen

Iruñerriko 90 urtetik gorako biztanleen txertaketarekin hasi dira gaur, eta aste honetan hasiko dira Lizarraldean eta Tuteran ere. Datorren astean, berriz, beste eskualdeetan hasiko da kolektibo horretako kideen immunizatze prozesua.