Gaur gaurkoz, 721.425 dosi eman dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Egun bizi dugun izurriaren aurkako txertaketak bere horretan jarraitzen du. Gaur gaurkoz, 721.425 dosi eman dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan; alegia, hiru lurraldeetako biztanleen %24,4k dosi bat jaso dute, eta %8,8k, biak. Bestalde, AstraZenecarekin duela gutxi txertatu zuten emakume bat odolbildu batekin ospitaleratu dute Gasteizen. Hori dela eta, ikerketa bat abiaraziko dute gertaeraren inguruan, eta txertaketaren eta odolbilduaren artean loturarik ote dagoen edo ez aztertuko dute.