Gaur epaitu dute Joseba Alvarez, kaleko saltzaile bat defendatzea leporatuta

Gaur epaitu dute Joseba Alvarez militante donostiarra, 2018. urtean Donostiako Parte Zaharrean gertatutako atxiloketa bat oztopatu izana leporatuta. Elkarretaratzea egin dute Donostiako epaitegi aurrean, 10:30ean, Joseba Alvarezek kale saltzaile bat poliziaren aurrean defendatzeagatik izango duen epaiketaren aurka.