Gaueko mugikortasuna Urtezahar eta Gabon gauean 01:30ak arte luzatzea erabaki dute

Bestelakoak izango dira aurtengo Eguberriak. Familia bisitatzeko soilik mugitu ahalko da erkidegoz, propio familia ospakizunetarako. Eta gaueko mugikortasuna Urtezahar gauean eta Gabon gauean 01:30ak arte luzatzea erabaki dute. Familia topaketa horietan, ordea, hamar lagun baino gehiago ez elkartzeko irizpidea eman da, eta bi bizikidetza talde baino gehiago ezingo dira elkartu. Azken orduan jasotako datuei dagokienez, Hego Euskal Herrian 743 positibo berri atzeman dituzte.