
Bizkaiko azken hiru hamarkadetako suterik handienak 500 hektareatik gora kiskali ditu
Enkarterriko baso sutea egonkortu eta kontrolatu egin da, baina ez dago erabat itzalita. Balmasedako mendian sortu zen, eta, ondoren, Zallara eta Gordexolara hedatu zen, baita Mena Haranera (Burgos) ere.
Gaurko haize bolada bortitzak espero dira, eta suhiltzaileek kezka agertu dute.