
Gasteizko Udalak Eusko Jaurlaritzari tranbiaren proiektua birplanteatzea eskatu dio
Ibilbidea San Martin auzotik sartuko da eta erabakiak eragina izan du Gasteizko Udalan. Gorka Urtaranek, Gasteizko alkateak, eskatu zuen proiektua bertan behera uztea eta ibilbidea adostea. Arabako Foru Aldundiak, berriz, proiektuaren finantzazioaren % 17,5a egiten du. Eta ahaldun nagusiaren esanetan, azken erabakia Gasteizko Udaletxeak hartu beharko luke.