Galdakaoko Udalak alegazioa aurkeztuko dio Usansoloren prozesua geldiarazteko helegiteari
Astelehen honetan bukatu da epea, eta EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak datorren hilabetean hartuko du erabakia. Estatuko Abokatutzak iazko abenduaren 30ean jarri zuen Usansoloren segregazioaren aurkako helegitea.
Bizkaiko Batzar Nagusiek iragan azaroan onartu zuten Galdakaoko Udalak Usansolo udalerri independente bihurtzeko egindako eskaera. Gauzak horrela, Bizkaiko 113. udalerri bihurtu zen orduan. Aurreikuspenak beteta, testuaren alde egin zuten EAJk, EH Bilduk eta Elkarrekin Bizkaiak; PPk abstentziora jo zuen, eta PSE-EEk, aldiz, kontra bozkatu zuen.