Frantziako Osasun Sistemak frantziar hiritartasuna ez dutenen txertaketa blokeatu du

Frantziako Osasun Sistemak bere web orria aldatu du frantziako hiritartasuna ez dutenen txertaketa blokeatzeko. Azken asteetan Hego Euskal Herriko hainbat lagun Ipar Euskal Herrira joan dira txertoa hartzera. Hori bukatu egingo da Frantziako Osasun Sistemaren Doctolib plataforman egin dituzten azken aldaketekin.