Frantziako Gobernuak jaso duen txostenak murgiltze eredua mantentzearen alde egin du

Maiatzaren 21ean Frantziako Konstituzio Kontseiluak hizkuntza gutxituen aldeko legea atzera bota ondoren, Jean Castex lehen ministroak bi diputatu, Christophe Euzet eta Yannick Kerlogot, ezarri zituen horri buruz txosten bat egiteko eta ezagutzera eman dute. Txostenak itunpeko eskolek pairatzen duten ziurgabetasun jurikoari ez dio konponbiderik eman. Izan ere, txostena konstituzioa aldatzearen kontra kokatzen da, eta aldi berean, murgiltze eredua mantentzea ere gomendatzen du.