Frankismoaren apologia adierazpen askatasunak babesten duela dio Botere Judizialak

Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak Memoria Demokratikoaren Legeari buruzko txostena igorri du. Bertan, frankismoaren apologia adierazpen askatasunak babesten duela adierazten du eta hura urratu daitekeela fundazio frankistak legez kanporatuz gero.

Gainera, CGPJko kideek zalantzan jarri dute frankismoaren gorespena egiten duten egitasmoak baimentzen dituzten administrazioak zigortzea, biltzeko eskubidearen aurkakoa dela uste dute.