Feminismo Marxistaren Nazioarteko IV. Konferentzia azaroaren 11, 12 eta 13an ospatuko da

Azaroaren 11, 12 eta 13an egingo da Feminismo Marxistaren Nazioarteko IV. Konferentzia. Online gauzatuko da eta jardunaldi guztiak Zoom plataforma bidez igorriko dira. Jule Goikoetxea da antolatzaileetako bat; azaldu duenez, "profil praktikoak, ponentzia kolektibo eta kritikak" jarriko dituzte mahai gainean. Gonbidatuei dagokionez, "hegoaldeko ahotsak batzeko" esfortzua egin dutela nabarmendu du, egitarau intersekzionala eta nazioarteko hainbat ahots desberdinekin josia osatu arte. Ikuspuntu teoriko eta praktikoak uztartuz, "korronte ezberdinen arteko eztabaida" bultzatzea du xede IV. Nazioarteko Konferentzia Marxista Feministak.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image