Eusko Jaurlaritzak arratsaldean berraztertuko ditu Eguberrietarako neurriak

Koronabirus kasu berrien kopuruak beherantz egiten jarraitzen du. Azken orduko datuen arabera, EAEn 307 positibo berri atzeman dituzte, 7.660 test diagnostiko egin ondoren, eta 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia tasa 281ekoa da. Positibotasun tasari dagokionez, atzo baino bi puntu baxuagoa da, %4koa. Gabon gauaren atarian, LABIk arratsaldean erabakiko du Eguberrietarako neurri berriak ezarri edo dauden bezala mantendu.