Eusko Ikaskuntzak hitzarmen bat sinatu du Euskal Herriko zazpi unibertsitateekin

Eusko Ikaskuntzak lankidetzarako itun bat sinatu du Euskal Herriko zazpi unibertsitateekin. Atzo eman zuten haren berri, unibertsitateetako eta Eusko Ikaskuntzako ordezkariek Bilbon egin zuten agerraldi batean. Hitzarmen berriaren helburuen artean dago ezagutza sustatzera bideratutako lankidetza esparrua eratzea, bereziki euskal kultura eta hizkuntza.