Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat egin dute instituzioek

Gaur, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko eguna ospatzen da, eta hainbat dira antolatu dituzten ekitaldi eta jardunaldiak, baita adierazpen instituzionalak ere. Hala nola, Eusko Jaurlaritzak, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru-aldundiek, Gasteizko, Bilboko eta Donostiako udalek, EUDELek eta UEMAk “Euskara lanabes, aro berrirantz. Erabilera-eremu berri eta ez formaletan ere, euskarak arnas berri” izenburupean adierazpen instituzional bat adostu dute.

Alderdi politikoei dagokienez, EAJk, EH Bilduk eta Sortuk Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat egin dute, adierazpen banarekin.

Nafarroan, berriz, gaurko egunean Nafarroaren Eguna ere ospatzen dute, baina Foru Erkidegoan aipamenik txikiena ere ez diote egin euskarari.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image