Image

Euskararen lege berria aldarrikatzeko hainbat mobilizazio deitu ditu Euskal Herrian Euskarazek

'Bada garaia, euskara ofiziala eta kitto!' lelopean bi elkarretaratze, ekintza bat eta mobilizazio nagusi bat iragarri ditu Euskal Herrian Euskarazek. Apirilaren 22an ekintza iragarri dute Bardeetan. Mobilizazio nagusia maiatzaren 13an egingo dute, Iruñean. 12:00etan abiatuko da Konstituzio plazatik.

Nafarroan indarrean dagoen Euskararen Legeak herritarren hizkuntza eskubideen “zatiketa eta urraketa” eragin dituela salatu du EHEk. Hori bera salatzeko, iazko abenduaren 15ean ere elkarretaratze bat egin zuen EHEk, lege hori onartu eta 36 urtera.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image