Image

Euskarak ere lekua hartuko du Lodosako kaleetan

Lodosa Bizirik plataformaren ekimenez eta Errigorak finantzaturik, 154 plaka aldatuko dituzte datozen egunetan. Kaleen izenak egoki euskaratzeko, Euskarabidearen eta Euskaltzaindiaren laguntza jaso dute. Sartagudaren ondotik Estellerriko Erriberan kale izenak euskaratzen dituen bigarren herria da Lodosa.

Lanek ia urtebete iraun dute, eta uztailaren 7an egindako bilkuran LOIU eta PSNren hautetsien aldeko botoak jaso zituen proiektuak. NA+ alderdiak, aldiz, proiektuaren kontrako botoak eman zituen.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image