Euskara sustatzeko ‘Tokiko Xarta’ sinatu dute 29 udalerrik

Jada herri bakoitzak hartuko dituen konpromisoak zehaztuta eta txostenak osatuta, Europako Kontseiluari bidaliko dizkiete datozen asteetan, ontzat eman ditzan. Europako Kontseiluaren oniritzia jaso ostean, herriko etxeek kontseiluetan onartuko dituzte bozka bidez. Eta azkenik, abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, ‘Tokiko Xarten’ izenpetze ofizialak egingo dira, Europako Kontseiluko bi ordezkariren parte hartzearekin.