Euskalgintzaren Kontseiluak hizkuntza politika berrirako bide orria aurkeztuko du Kursaalean

Euskalgintzaren Kontseiluak Hizkuntza-politiketan eragiteko adostasun soziala dokumentua landu du hainbat eragilerekin batera. Ekainaren 19an Donostiako Kursaalean publikoki aurkeztuko duten dokumentuaren helburua mugimenduaren "aniztasuna" erakustea da, euskalgintzako hainbat eragilek batera landutako lana baita.