Euskal LGTBI+ Behatokia aurkeztu dute LGTBI+ lege-proposamena sortzea helburu

Sexu Askapenerako eta Harrotasunaren Nazioarteko Eguna aitzaki, Euskal LGTBI+ Behatokia aurkeztu dute gaur Bilbon. Aldarte, AMPGYL, Bizigay, Errespetuz, Gaylespol, Gehitu, Izanez, LGTBerri eta Naizen elkarteek osatzen dute behatokia, eta LGTBI+ lege-proposamenaren zirriborroa osatzen ari dira dagoeneko.