Hego Euskal Herriko osasun zerbitzuetan baliabide gehiago behar direla salatu dute

Koronabirusak kezka handia sortu du osasun zerbitzuetan; hain zuzen, baliabide gehiago behar direla salatu dute Hego Euskal Herriko osasun langileek, sindikatuek eta profesionalen elkargoek. Oraintxe, ZIU zaintza intentsiboko unitateetako egoera da kezkagarriena, egunetik egunera ari baitira oheak betetzen.