Euskal artzain txakurra trebatzen hasi da EHU COVID-19a atzemateko

Ikerketa hasi du EHUk txakurren usaimenaz baliatuta, COVID-19a atzemateko. Gauzak horrela, berrehun boluntarioren izerdi laginak bilduko dituzte; positibodunen usain molekulak bereizteko. Ez da bilaketa lan erraza izango, baina usaimena trebatuta, eragozpenik ez dela egongo uste dute ikertzaileek.