Espainiako Gobernuak argi berdea eman dio trans legearen aurreproiektuari

Ministroen Kontseiluak atzo argi berdea eman zion etorkizuneko trans legeari. Lege horrek, besteak beste, 14 urtetik gorakoei aukera emango die Erregistro Zibilean sexua aldatzeko, izapide administratibo bat eginez, osasun-txostenei eta babes mediko eta legalen beharrari amaiera emanez.

Aitzole Araneta sexologo eta berdintasun teknikariarekin aztertu ditugu legearen aurreproiektuaren nondik norakoak: "Ez dugu aukeratzen nor garen; betidanik izan gara garen sexukoak".