Eskolak hasi dituzte Ipar Euskal Herriko ikasleek

Atzo itzuli ziren irakasleak Ipar Euskal Herriko eskoletara eta gaur ikasleen txanda izan da. Sei urtetik gorakoek maskara erabili beharko dute, eskoletan derrigorrezko distantzia gordeko dute, ikasturte bereko ikasleekin osatutako burbuilan elkarreraginean arituko dira, eta eskuen higiene onean jarraitu beharko dute.