Eskola segregazioaren kontrako performancea egin du Steilas sindikatuak Iruñean

Performance eran Steilas sindikatuko kideek sexuaren arabera bereizten duten ikastetxeetan aniztasun afektibo sexualari eta genero identitateari buruzko gaiak "behar bezala" lantzea ezinezkoa dela salatu dute. El Redin (Iruñea) ikastetxearen aurrean elkartu dira eskola segregazioaren kontrako performancea egiteko.

'Segregazioaren armairutik atera!' lelopean, zisheteropatriarkatuaren armairua ireki, eta aniztasuna aldarrikatu dute.