ESK sindikatuak Osakidetzaren jarrera “xenofoboa” salatu du

ESK sindikatuak azaleratu du Osakidetzak behin-behineko langile batzuei jakinarazi diela ezin izango dutela lanean jarraitu, Europako herritartasunik ez dutela argudiatuta. Halaber, sindikatuak adierazi du ulergaitza dela Osakidetzak langile horiek alde batera uztea, gaur gaurkoz, "Osakidetzak egiturazko gabeziak dituelako langile kopuruari dagokionez".