Ertzaintzak foam pilotak jaurti ditu Plentzian eta hiru gazte atxilotu ditu

Herrietako eta hirietako ezjaiak zeresan handia ematen ari dira eta azken asteetan ohikoak bilakatu dira istiluak. Atzo ziren hastekoak Plentziako San Antolina jaiak. Bart Ertzaintzako agenteek hiru gazte atxilotu zituzten Plentzian, desordena publikoak eta agintaritzaren agenteen aurka egitea egotzita.