Errektorearekin hitzordua lortu du Seaskak

Azterketak euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatuz, errektorearekin hitzordua lortu du Seaskak. Akademia ikuskaritzaren egoitzak okupatu zituzten Baionan, Donibane Lohizunen eta Donapaleun, Bordeleko akademiako errektorearekin bilkura bat lortzeko asmoz. Orain, hitzordua lortuta, okupazioak gelditu dituzte eta asteazkenean bilduko dira Seaskako arduradunak Bordeleko akademia ikuskariarekin.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image