Epaileak Sara Pinaren senarra espetxeratu du

Sara Pina hil zuela aitortu du bere senarrak, eta epaileak behin-behinean espetxeratu du hilketa delitua egotzita. 15 eta 25 urte bitarteko zigorra bete beharko du kartzelan. Epaitegien atarian, dozenaka lagun bildu dira: "Nazkatuta gaude indarkeria matxistaz. Justizia nahi dugu, bai Sararentzat, baita beste biktima guztientzat", nabarmendu dute "Sararen alde borrokan" plataformako kideek.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image